Mentastics®

Mentastics terminoa ingelesezko mental eta gymnastics hitzetatik sortua da, eta zera esan nahi du: gogamenak agindutako mugimenduen erresonantziak/oihartzunak gorputz osoan hedatzea, eta horien bitartez gorputz-gogamenak desblokeatu eta arintzea. Gorputz-gogamenen askatasuna, lastertasuna, leuntasuna eta erosotasuna bilatzean datza, eta hori ahalbidetuko duten mugimendu errazak aise integra daitezke egunerokoan, betiere ohitura osasuntsuagoak garatze aldera.

Mentastics mugimenduak ez daude kontrakzio printzipioan oinarrituta, ehunen irekitze eta zabaltzean baizik. Pertsonaren pisua baliatzen da gorputzeko atal bakoitza ireki eta mugitzeko. Esate baterako, besoa zintzilik gera daiteke grabitate indarraren eraginez eta bere pisuaren ondorioz libreki errebota dezake.

“Buruak gidatzen du mugimendua eta gozamen sentsatzioak pizten ditu honelako galderak sorraraziz: Nola leundu daiteke mugimendu hau? Eta askeago izatea lortu? Eta arinagoa? Eta are arinagoa?…

Mugimenduak horrela eginda, eta gorputzak ematen dituen erantzunei adi egonik, Mentasticsek erlaxazio eta bake egoerak eragin ditzakete, eta norberarekin eta inguruarekin konexio sakona gauzatu.

Barne meditaziorako jarrera hartuta, eta gorputz sentsazioak deskubritu eta esploratzeko irekiera eta jakin-minarekin, Mentasticsak ikastea autoezagutzarako eta garapen pertsonalerako bidea da, mugimenduaren bitartez egiten den norberaren ongizate eta adierazpenaren bilaketan. Mentasticsak bakarka zein taldean egin daitezke.

“Utzi mugimendua berez gerta dadin, ez saiatu. Saiatzea ahalegina da, eta ahalegin orok tentsioa eragiten du. Jolastu zeure sentsazioekin. Izan egonarria, hartu sentitzeko denbora. Milton Trager dk.”

Milton Trager dk.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies