Milton Trager dk.

Milton Tragerrek (Kalifornia 1908-1997) senari jarraiki deskubritu zituen Tragerren funtsak, 18 urte zituela. Dantzaria, akrobata eta boxeolaria izan zen gaztetan, eta entrenamenduetan egiten zuen ahalegin eskergari erreparatu zion; bere gorputzarekin beste jarrera bat nola izan pentsatzen hasi zen, errendimendua eta efikazia hobetu eta sentsazio gozagarriagoak izateko.

Anaiarekin jauzika aritu ohi zen hondartzan. Egun batez, anaiak erronka bota zion: Ea nork egiten duen goragotik jauzi. Eta erronkari, Miltonek honela erantzun zion: Ea nor erortzen den leunago… Hala, bere buruari galdetuz nola egin zezakeen jauzi leunago, ohartu zen, burua erabiltzen zuelarik mugimendua bideratzeko, jauzi egiteak ahalegin txikiagoa eskatzen ziola eta efektiboagoa zela.

Boxeoko entrenatzailea ohartu zen Miltonek ezohiko talentua zuela ukimenerako, behin batean hark egin zizkion mugimendu batzuek gozatu zutenean. Miltonen ukimenak inpresionatuta, aitarekin esperimentatzera animatu zuen, ziatika baitzuen: lau saiotan aitaren min kronikoa desagertua zen. Harrezkero, hainbat trastorno zituzten pertsonekin lan egin zuen, hala nola distrofia muskularra, polioa, esklerosi anizkuna eta arazo neuro-muskular orotarikoak.

42 urte zituelarik, bere senari oinarri zientifikoa eman nahian, Medikuntza ikasketak egin zituen Mexikon. Hurrengo 20 urteetan lanean jarraitu zuen bere kontsultan, arrakasta handiz.

Trager doktorea Kaliforniako Esalen Institutura gonbidatu zuten, eta han aurkeztu zuen bere lana lehen aldiz, 1975. urtean. Han egin zuen erakustaldiarekin erabat hunkitu zituen entzuleak eta bere metodoa zabaltzeko behar zuen bultzada lortu zuen. 1978an, Kaliforniako Trager Institutua sortu zuten, eta, denborarekin, gaur egungo Trager International erakundea bilakatu zen.

Tai Txian maisua den Al Huangek Miltonen saio bat hartu ondoren hauxe esan zuen: “Laino dantzari bat bezala sentitzen naiz”, eta kaligrafia txinatar eder hau egin eta oparitu zion Miltoni, zeina Trager Instituteko logoa bilakatu baitzen.

Gaur egun, Trager metodoa 22 herrialdetan baino gehiagotan erakusten da; batzuetan badute beren Elkarte Nazionala ere.

Deskubritu Trager munduan zehar.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies